Txori kantarien txapelketa bueltan

Erredakzioa 2015ko api. 29a, 17:15

Txori

Datorren zapatuan (maiatzak 2) Pedro Luqueren oroimenezko txori kantarien lehen txapelketa egingo da Ezoziko futbol zelaian. Orain Eibarren bizi den baina jaiotzez soraluzetarra den Patxi Luque txorizaleak bultzatutako ekimena da, eta bi helburu nagusi ditu: “batetik, aspaldiko urteetan herrian egin barik zegoen txapelketa berreskuratzea, eta bestetik, 2006an zendu zen nere aitari omenalditxoa egitea, txori kantarien mundutxoarekin izan zuen lotura estuagatik”. 

Lehiaketa goizeko 9:00etan hasiko da futbol zelaian (oso eguraldi txarra bada kiroldegian) eta guardantxilo eta guardantxilo mixtoek parte hartu ahal izango dute. Hogeiren bat parte hartzaile izatea aurreikusi du, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutatik etorritakoak. Bihar ixten da izena emateko epea (apirilak 30) eta 943 19 13 72 edo 661 452 929 telefonoetara deitu behar da arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara bitartean (Jose Azpiazu).

Patxik lehiaketa antolatzen lagundu dioten guztiak eskertu nahi ditu, bereziki; herriko dendariak, Udala, Soraluze futbol taldea, Eibarko Txorilagunak eta Gipuzkoako ehiza federazioa.