Ehundaka herritarrek parte hartu zuten atzo Gure esku dagok antolatuta egin zen Joste egunean. Euskal Herriko beste 73 herritan bezala, hautetsontzi erraldoiak osatzeko oihal zatiak josi zituzten lehenengo eta herriko kaleetan zehar batukadarekin kalejira egin ostean, zubian amaitu zuten ekitaldia. Ekainaren 21era begira antolatutako ekitaldiak aurreikuspenak bete dituela jakinarazi dute batzorde eragileko kideek.