#gotzonlibre kanpaina abiatu dute

Erredakzioa 2015ko api. 21a, 12:20

Gotzonlibre

Gotzon Elizburu herritarrari babesa adierazteko atxikimendu kanpaina abiatu du Libre plataformak. www.gotzonlibre.info webgunea zabaldu dute eta herritarrei argazkiak aterata atxikimenduak bidaltzeko eskatu diete sare sozialen bitartez. Egueneko pintxo-potean photo calle-a jarriko dute atxikimenduak batzeko. 

 

Herritarrek bi modu dituzte soraluzetarrari elkartasuna adierazteko: webgunean bertan irakurri daitekeen manifestua sinatuta edota GotzonLibre kartelarekin argazkia atera eta gotzonlibre@yahoo.es helbidera edo 662 191092 telefonora bidalita.

PhotoCalle-a osteguneko pintxo-potean

Libre plataformakoak photocalle-ajarriko du eguen honetan (apirilak 23) argazkia atera eta atxikimendua eman nahi dutenentzat. Pintxo-pote orduan arituko direla aipatu dute, 19:00etatik aurrera.

Sare-sozialak erabiltzeko deia

Kanpainarekin bat egin dutenei sare-sozialeran (facebook, twiter, istagram…)#gotzonlibre eta #9aklibre etiketak erabiltzeko eskatu nahi diete.

Bestetik jakinarazi dute epaiketaren gastuei aurre egin ahal izateko itsulapikoak jarriko dituztela herriko tabernetan eta errifak ere salduko dituztela. Epaiketa bezperan ekimen ezberdinak antolatzea ere aurreikusten dute.

Epaiketa maiatzean

Maiatzaren 28an eta 29an epaituko dute Gotzon Elizburu Espainiako Auzitegi Nazionalean, Ernaiko beste sei kide ,PerikoSolabarria eta Topatu-ko Iraitz Salegi kazetariarekin batera, 2013ko Gazte Danbada jaialdian “terrorismoari gorazarre egitea” egotzita. Epaiketa salatu eta bertan behera geratu dadin eskatzeko Libre plataformak atxikimendu kanpaina abiatu du www.gotzonlibre.info webgunean.

2013ko Gazte Danbadaren jaialdiaren ekitaldi nagusian esandakoengatik “terrorismoari gorazarre egitea” egozten diete eta fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak urte eta erdi eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte. Elizbururi babesa adierazteko Libre plataformak atxikimendu kanpaina jarri du martxan, www.gotzonlibre.info webgunean