600 bazkidetik gora ditu gaur egun herriko errealzaleen Txuri-urdin elkarteak. XII. urteurrena ospatuko dute bihar (zapatua), eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako.
Goizeko 11:30ean,kupela zabaldu eta txotx egingo dute egunari hasiera emateko. Txorizoa banatzen hasiko dira jarraian eta tartean, herriko txikienek puzgarrietan (goiz eta arratsaldez) eta Gorriti eta bere abereekin gozatzeko aukera izango dute. 12:30ean buruhandien kalejira hasiko da eta 13:00etan bazkideen talde argazkia aterako dute. Ostean, musika-eskolako ikasleek lagunduta, poteoan arituko dira herriko tabernetan zehar eta indarrak hartzeko Txurrukara igoko dira bazkaltzera.
Arratsaldean jai-giroak jarraipena izango du, Mausitxa txarangaren konpainian egingo den poteoan.
Egitaraua:
11:30ean TXOTX-a eta TXORIZO banaketa Plaza Zaharrean.
Goiz eta arratsaldez PUZGARRIAK Plaza Barrixan eta GORRITI eta bere abereak Plaza Zaharrean.
12:30ean BURUHANDIEN kalejira herriko txikienentzat.
13:00etan bazkideen TALDE-ARGAZKIA aterako da.
13:15ean poteoa, MUSIKA ESKOLAKO ikasleek girotuta.
Ostean Txurrukara igoko dira BAZKALTZERA.
Arratsaldean poteoa egingo dute MAUSITXA txarangak lagunduta.