Martxan zehar, bizikletan ibiltzearen onurak azaldu ez ezik, bidegorriek duten garrantziaz ere arituko dira. Arduradunen hitzetan “bizikleta gainean ibiltzea jarduera osasuntsua izateaz gain, onura sozial handia eragiten duen ekintza da. Bizikleta garraio jasangarria izateaz gain aisialdirako tresna paregabea izango da, beraz, domeka honetan Soraluzen”.
BHIko ikasleak bizikleta gainean trebatzen
Gipuzkoako foru aldundiak bultzatuta, bizikleta gainean hirietan segurtasunez ibiltzeko saio bi jaso dituzte BHIko ikasleek. Saio teorikoan segurtasun neurriak azaldu zizkieten eta praktikan, Bergaratik Soraluzera arteko itzulia egin zuten hezitzaile baten gidaritzapean. Parte hartzaileak pozik azaldu dira esanaz “errepikatzeko moduko esperientzia” izan dela eta saioon ostean “bizikleta maizago erabiltzera animatuko direla”.