Aitortza, justizia eta erreparamendu eske

Erredakzioa 2015ko api. 14a, 21:31

Memoria2

79 Bete dira gaur Espainian II. Errepublika aldarrikatu zutela, eta data sinbolikoa da, hilabete batzuk beranduago espainiar ejerzitoaren altxamendu faxistak indarrez eraitsi zuen eta. Urtebete beranduago, apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten.

 

Arratsaldeko hitzaldian landu ditugu Frankismoak eragindako sarraskiak eta Argentinan zabalik dagoen bide judiziala. Josu Ibargutxik azaldu duenez, Europan ere gerra eta Frankismoan gertatutako giza eskubideen urraketen berri ematen dihardute eta oso garrantzitsutzat jo du biktima izan zirenek edo euren senitartekoek jasandako kalteen salaketa ofizialak bideratzea.

DSC 0058

DSC 0069

Joan zen irailaren 22an ezarri genuen 36ko gerra sufritu zuten soraluzetarren omenezko eskultura, oroimen eta aldarrikapen gune bihurtzeko helburuarekin.  

Memoria1

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.