Iazko kanpainan 367 izan ziren aitorpena euskaraz egin zuten soraluzetarrak, herritarren %18,2a hain zuzen ere. Azken 8 urteetan 10 puntu egin du gora aitorpena euskaraz egin dutenen kopuruak. Aurten kopuru horrek gora egiten jarraitzea da helburua eta euskarazko 500 aitorpenetara ahalik eta gehien hurbiltzea.
Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke, baina edozein moduan dela ere, oso erraza da euskaraz egitea:
-Autolikidazio proposamena: Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute eta aurrerantzean ere hala egingo dute.
-Mekanizatua: Haziendako bulegora aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.
-Internet bidezkoa: Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, euskarazkoa aukeratu.