Toñi Gomez Donostian dago ingresatuta

Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 13:58

Istripua

Toñi Gomez izan da goizeko istripuan zauritu den soraluzetarra. Hurbileko senide batek jakinarazi digu Donostian dagoela ingresatuta: "golpe gogorrak ditu baina ondo dago".

 

 

Goizean bi autok (Renault Megan eta Opel Zafira) elkar jo dute Maltzagara bidean eta hiru pertsona zauritu dira. Udaltzaingoak jakinarazi duenez bi pertsona atera dituzte autotik eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Horietako bat plazentziatarra da. Hirugarren pertsona bat ere badago baina ez dugu bere egoeraren berririk. Dagoeneko errepidea libratu dute eta trafikoa normaltasun osoz ari da funtzionatzen.