2015eko martxoaren 12an izan genuen azken bilera, bota nahi dituzten Santa Ana-ko beste etxebizitzetako jabeekin batera, plana aurrera eramateko zuten asmoa argi geratu zen.
Gu ez gaude hobekuntza planaren kontra baina beste aukera batzuk daudela uste dugu. 2014ko martxoan argitaratutako hiri-antolamenduko plan horretan jada, beste alternatiba batzuk agertzen ziren, orain desagertu egin direnak inolako justifikaziorik gabe. Horien artean A.B alternatiba zegoen. Horren arabera, gure jabetza, Santa Ana 40, berrantolatu beharreko eremutik kanpo geratzen zen. Kanpoan geratze horrek ez zituelako proiektuaren bideragarritasuna ez harekin lortu nahi den onura oztopatzen.
Aukera honen alde agertzen gara, ikuspuntu sozial, ekonomiko eta moralari dagokionez, aukerarik bideragarriena iruditzen zaigulako. Beti ere, beste jabeen iritzia errespetatuz eta alde ez baleude beste aukera batzuk bilatuz.
Betidanik egon gara Santa Ana kalean dagoen aldaparen birmoldaketa bat eskatzen honen egoera negargarria baita; bai oinezkoentzat eta bai ibilgailuentzat. Izan ere, jabetza eraiki zenetik kalea zabaltzea eskatzen ibili gara. Hobekuntza urbanistiko hau IZARTU planean agertzen zen. Azpimarratzekoa da gauzatu ez zen bakarra izan zela, merkeena eta eragin ekonomiko eta sozial gutxienekoa izan arren.
Horrez gain, gure jabetzak hiri-antolamenduko Plan Orokorraren baldintza denak betetzen dituela adierazi beharra daukagu. Lehenik eta behin, eraikina beharrezkoa den mailan zimendatuta dago eta ez aldapan. Bigarrenik, Deba ibaiaren ertzetan pasealeku publikoa du (guk finantzatuta, bere garaian udaletxeak derrigortuta). Hirugarrenik, etxebizitzaren ondoko errepideak zabalera nahikoa du bi ibilgailu batera ibiltzeko oinezkoentzako espaloiaz gain.
Aurretik aipatutako lurzoruaren eta hirigintzaren 2006ko legearen 91.8 artikulua dela eta, une honetan ez gaitu lege babesik gabe gaude.
Etxebizitza berrien beharrei dagokionez, Soraluzen 315 etxebizitza daude hutsik. Horietatik 283 hirigunean aurkitzen dira (taula gehigarria begiratu). Kontuan hartuta gaur egungo etxebizitza eskaintza urria dela, ez dugu uste A.A plana (une honetan esku artean duten aukera bakarra izanik) gauzatzeko behar sozialik dagoenik, hots, eraikin denak behera botatzeko eta 100 etxebizitza berri eraikitzeko.
A.B aukeraren arabera, 80 etxebizitza berri eraikiko lituzkete. Hirigintza planetik kanpo beste aukera batzuk ere badaude. Horien artean, erortzeko zorian dauden eraikinak bota eta bertan etxebizitza berriak egitea. Hori dela eta, alde denak aseko lituzkeen aukeraren bat bilatu behar dela uste dugu eta horregatik eskatu nahiko genieke zinegotziei beste aukerak kontuan hartu eta azter ditzatela.
Azkenik, argi utzi nahi genuke beste jabeak (etxebizitza, lokal edo garaje) babesten ditugula eta berriro ere eskatzen diegula Soraluzeko udaletxeko zinegotziei aukera bat inposatu beharrean denon artean aukera bat bilatzea.
ALTERNATIBA | Etxebizitza kopurua | Erabilera tertziarorako lursaila m2 |
Erregetxe - E.A | 20 | - |
Erregetxe - E.B | - | 720 |
Santa Ana - A.A | 100 | 1.200 |
Santa Ana - A.B | 80 | 3.000 |
Kañoi fabrika - C.A | - | 5.400 |
Kañoi fabrika - C.B | 44 | 500 |
Kañoi fabrika - C.C | 54 | - |
Pascual Churruca | 24 | 800 |
Ignacio Amezua, familiaren izenean.