BNKk aurkeztu duen proiektu batean, Urraca izeneko eremuan, 6 putzu egiteko asmoa du. Eremu honek Medina de Pomar eta Villarcayo herriak eta Cuesta-Urria merindadea batzen ditu. Udal guzti hauek, denak PPkoak, Fracking-a baztertzen duten mozioak onartuak dituzte. Sedano eremuan, udal proiektuak dira eta Sedano bailarako auzo-batzordeak eta Rio Ubiernako merindadeak uko egin diote euren lurrak alokatzeari.
Hau dela eta, BNKk prioektu hau herri-onura izenda dezan eskatu dio Gaztela eta Leongo Juntari, horrela, eskuak libre izango ditu behin behineko okupazioa egin ahal izateko eta ikerketako lanak egiteko. SHESAk Espinosa de los Monteroseko 3 kmtara dagoen Angosto izeneko eremuan, ikerketetarako zundaketak martxan jartzeko asmoa du.
Fracking-aren kontrakoen asanbladek alegazioak aurkeztu dituzte, Santander, Bizkaia eta Burgoseko, Madrilgo Gobernuko Delegaritzetan, otsailaren 19an. Bertan, Angosto 1 eremuan ikerketako zundaketen egitasmoa bertan behera uztea eskatzen dute, egiteak ekar ditzakeen ondorio larriak kontuan izanda.
Era berean Euskal-Kantauriko Arroan ur emari oso garrantzitsuak batzen dira eta bertatik biztanleri multzo handiek edaten dute.
Ikerketako faseak ez dira egiten bulegoetan edo laborategietan, baizik eta haustura hidrauliko prozesua bere osotasunean garatuz, beraz, ustiaketako arrisku berberak dituzte.
Arantza Palacio Vijandi
Fracking Ez mugimenduaren izenan