Arratsaldeko 18:00ak aldera atera da eta bertan zituen zain asteburuan bisitan joan zaizkion lagunak. Dagoeneko herrirako bidean da eta goizalderako helduko dela adierazi dute.
Auzitegi nazionalak dagoeneko eman du aske lagatzeko agindua eta datozen orduetan aterako da espetxetik. Berriak ezustean harrapatu ditu senideak eta asteburuan bisitan joan diren bi lagunak ere bai. Azken hauek Huelvako espetxe atarian daude Lurdes noiz aterako zain, ostean etxerako bideari heltzeko. Lurdesen senide batek adierazi digunez, "zigorraren errekuentoa egin diote eta konturatu omen dira dagoeneko kalean behar zuela".