Arratsaldeko 17:00ak aldera San Andrestik behera zetorren turismoa gorantz zijoan egurretarako kamioiarekin gurutzatu da eta erremolkearen erruberaren kontra jo du. Badirudi kamioiak barru xamarretik hartu duela errebuelta eta turismoan zijoanari ez dio astirik eman saihesteko. Jon Gallastegi gaztea zen turismoaren gidaria eta anbulantzian eraman dute Mendarora bi hagin apurtuta baina itxura batean, bestelako zauririk barik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.