Blues, funk eta soul doinuak Gaztelupen

Erredakzioa 2015ko mar. 18a, 09:00

Adrian Costa

Bi proposamen musikal interesgarri aurkeztu ditu Gaztelupek datozen egunotarako. Adrián Costak, bluesaren esparruan ezaguna den abeslariak, emanaldia eskainiko du bihar (eguena) Gaztelupen, gaueko 21:30ean. Berarekin batera Julian Maeso, Hammond organo-jotzailea arituko da taulagainean. Barixakuan berriz, Madrilgo Gatos Bizkos taldeak bere bigarren diskoa “Eurovegas” aurkeztuko du, gaueko 23:00etan. 

Adrian Costak Tonky Blues Band bezalako taldeak ezagutu zituen, haietan Buddy Miles eta Mick Taylorren mailako artistekin jardun zuen eta ondoren, Los Reyes del KO taldeko abeslaria izan zen. Talde horrek bost disko grabatu eta emanaldi ugari eskaini zituen Europako eta Ameriketako estatu askotan. Alemaniako egonaldiaren ostean bi urte eman zituen San Frantziskon eta disko batekin eta abesti berriekin itzuli zen gero. Betiere maila handiko musikariak lagunduta, antolatzaileen esanetan "oso-oso biziak eta jostagarriak" dira Adrián Costaren emanaldiak. 

Informazio gehiago hemen

 

Gatos bizcos, barixakuan

Gatos bizcos

Madrilgo blues taldean bere bigarren lana, "Eurovegas" aurkeztuko du gaueko 23:00etan. 

Quique Gomezek (ahotsa, armonika eta gitarra), Pablo Sanpak (gitarra), Hector Rojok (kontrabaxua eta koroak) eta Miguel A. Benitok (bateria) osatzen dute taldea eta 2010. urtetik dihardute talde moduan emanaldiak eskaintzen. Bere azken lana osatzeko artista gonbidatu ugariren kolaborazioa izan dute, eta besteak beste, saxoa, tronboia, biolina edota tronpetaren doinuak nahastu dituzte blues, soul, swing eta rock erritmo original eta biziak lortzeko.

Iazko abuztuan Gaztelupeko terrazan eskainitako emanaldia:

Informazio gehiago hemen