Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeetako autobus zerbitzuak berritzeko azken urte eta erdian garatutako parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkeztu ditu. Guztira 5.000 ekarpen jaso dituzte, Debabarrenean lehenengo fasean 500 eta bigarren fasean ia 200. Aldundiak azaldu duenez, eskaeren % 75 bete dira eta martxoaren 1ean jarriko dira martxan.
Debabarrenean izango diren aldaketa nagusiak:
12 linea arrunt eta gaueko 3 daude eskualdean, eta ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:
- Linea nagusiak 6:00etatik 22:00ak arte egongo dira martxan lanegunetan, eta ostiraletan gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan.
- Mendaroko ospitaletara konexioak hobetu egin dira.
- Debagoienara eta Urola Erdira lotura hobetu egingo da.
Linea berriak eta maiztasun gehiago:
Soraluzeri dagokionez, Soraluze-Ondarru zerbitzuak bi orduroko maiztasuna izango du astegunetan eta asteburuan ere zerbitzua eskainiko dute. Urteko hilabete guztietan zuzeneko lotura gehiago izango dira ospitalarekin eta Debarekin eta linea honekin, Elgoibarrera zuzenean joateko zerbitzua ere bermatuta geratuko da.
Eibar-Arrasate linean orduerdiro egongo dira autobusak, baita Gasteizera joateko ere. Barixaku gauetan Soraluzetik Eibarrera joateko azken autobusa 01:00etan izango da, Eibartik Soraluzera 00:30ean.
Ikusi hemen Eibar-Gasteiz arteko linearen ordutegiak.