Asteburuan pilota partiduak jokatu zituzten San Frantziskoko euskal etxeko frontoian; "frontoia beteta eta danak oso esker onekuak, gurekin euskeraz berbetan... Iparraldetik juandako jente asko dago eta euskal kultura, euskara, pelota... ikaragarri maitte dabe. Oso ondo tratatu gaittue, erregien pare". Turismo pixka bat egiteko astia ere izan omen dute: "Golden Gate zubixa, inguruko mendietatik hiri guztia ikusten da, Bay Bridge zubixa, tranbia famatua...". Otsailaren 11n joan ziren eta gaur etorriko dira bueltan esperientzia ahaztezin asko aldean hartuta.