Soraluzeko Sarek jakinarazi du gaur goizean. Lurdes Txurruka soraluzetarrari ezarri diote kaleratzeko data: irailaren 2an izango da. Ia hogei urte preso egin eta gero aterako da Lurdes Txurruka kalera. Baliteka kaleratze data ezarri izana orain hilabete batzuk Estrasburgoko auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako ebazpenaren ondorioz izatea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.