Anis usaina kaleetan

Plaentxia.eus 2015ko ots. 3a, 14:45

IMG 0370

San Blas eguneko ekitaldiek jende asko erakarri dute goizean, eta kaleetan giro berezia sortu da. Lehiaketa Maria Angeles zabalak irabazi du, enegarren aldiz.

Kandelario edurra dario, San Blasek lagunduko dio dio esaera zaharrak baina goiz osoan ateri egin du eta asko izan dira hotzari aurre eginda San Blas eguna ospatzera kalera irten direnak. Gainera gaztetxoenek jai izan dute eskolan. Elizan jende asko batu da eta baita lehiaketan ere. Beste behin, Maria Angeles Zabalaren opila izan da epaimahaiak punturik gehien eman dizkiona. Maite Zabala izan da bigarren eta Geine Rosangela Dosanto Barbosa hirugarren.

Arratsaldean, San Blas opilak dastatzeko aukera eskaini dute jubilatuek Itxaropenan, kafesne beroarekin lagunduta.