Gizon umoretsu eta euskalzalea, adar jotzaile nekaezina eta trikitizalea ere bai. Ezkerreko besoa lanean galdu ostean ere ez zion laga panderoa jotzeari.
2010eko apirilean herriko trikitizaleek omenaldia eskaini zioten Debagoieneko trikitixa jaialdia herrian egin zenean. Jexuxek "mila esker danori eta ondo bizi!" esanez agurtu zituen entzuleak (Azpiko bideoan, 02:40 minututik aurrera).
2013an Berbalagun egitasmoaren Euskal Herri mailako promozio bideoan ere parte hartu zuen, besteak beste Kike Amonarriz eta Ilaski Serranorekin batera. Bonboa paparrean hartuta azaltzen da Jexux bideoan, soinua hartuta ageri den Iñaki Kintanilla soraluzetarraren ondoan.
Agur Jexux, eta bejondeizula herri honi etengabe eskaini diozun irripar eder horregatik!