Udaltzaingoak Pil-pileani jakinarazi dionez, goizean Iruren eta Ola inguruan arketa batzuk garbitu beharraz gain ez da izan bestelako eragozpen aipagarririk. Hori bai, ibaiaren egoera eta iragarpenak kontuan hartuta, Jaurlaritzak uholdeengatiko alerta maila laranjatik 0-mailara jaso duela jakinarazi diete.