Datuak: 3.969 lagun bizi gara herrian

Erredakzioa 2015ko urt. 21a, 10:15

Demo1

Iazko urteak eman dituen datuak jasoko ditugu datozen asteotan. Lehen atal honetan demografia datuak jaso ditugu: jaiotzak, heriotzak, etorkinen jatorria...

Herriko bilakaera demografikoak azken urteotan erakutsi duen beheranzko joerari eusten dio. Jaiotzek eta kanpotik herrira etorritako pertsona kopuruak gora egin badute ere, heriotza kopuruak eta herritik kanpora doazen pertsonek kopuruak handia izaten jarraitzen dute.

23 Biztanle gutxiago
Herrian erroldatutako herritar kopuruak behera egin du. Iazko urtearen amaieran 3.969 pertsona zeuden erroldan inskribatuta, 2013an baino 23 gutxiago. Deigarria da jaiotza kopurua bikoiztu egin dela aurreko hiru urteetako datuekin alderatuz gero. 

Errolda

Errolda2

Errolda3

29 Nazionalitatetako herritarrak
Erroldako datuen arabera iaz 106 pertsona izan ziren herrira bizi izatera etorri zirenak (alta eman zutenak erroldan). Gehiengoa (%61) espainiarra ez den beste naziotate batekoa da. Deigarria da espainiarraz gainera, beste 29 nazionalitate ezberdinetako herritarrak bizi direla herrian (euskal nazionalitatea ofizialki aitortu barik dago). Multzorik ugariena marokoar nazionalitatea duten petsonena da.

Nazionalitateak01

Nazionalitateak02

*Datuen iturria: Udaletxeko erregistroa.