SOS Arrazakeria eta Alkarrekineko Talde sozial eta kulturalen arteko harremanak sustatzeko taldeak antolatuta etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurruak argitzeko tailerrak egingo dira urtarrilaren 15ean, 21ean eta 28an. Saio guztiak udaletxeko Batzar Aretoan izango dira 17:30etatik 20:30etara bitartean.
Urtarrilaren 15ean, Xabier Aierdi (Begirune).
Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak
Kultura zer, identitateak nola eraikitzen ditugun eta aniztasuna nola kudeatzen dugun aztertuko du besteak beste.
Urtarrilaren 21ean, Agustin Unzurrunzagak (SOS Arrazakeria)
Zurrumurruei erantzuten
Gure inguruko esperientziak azaldu eta egungo testuinguruan zurrumurruak politikoki nola erabiltzen diren aztertuko du, Europan gora egiten ari den eskuin muturrean fokoa jarrita.
Urtarrilaren 28an, Rafael Crespo Ubero (Bartzelonako Xarxa Antirumors)
Zurrumurruak kudeatzeko komunikazio eta emozio estrategiak
Zurrumurruek nola eragiten diguten eta hauei aurre egiteko ditugun baliabideak landuko ditu.
Tailerrean parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da 943753043 telefonora deituta edo udala@soraluze.eus helbidera idatzita.