Gaztetxokoak negulekuak antolatu ditu DBHko 12-16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta. Abenduaren 27tik 30era bitartean, Arabako Tertanga herria ezagutuko dute eta besteak beste, mendi itzuliak, jolasak, tailerrak eta gaubelak izango dituzte gozagarri. Tertanga, Arabako herri txiki bat da, Arrastaria Haranean kokatuta, Urduña alboan. Egonaldia bertako etxe batean egingo dute eta herriak berak eskaintzen dituen aukerei helduta, berdeguneetan, frontoian edota bolatokian arituko dira.
25 gazterentzat lekua
Negulekuen izen-ematea abenduaren 12a (barixakua) baino lehen egin behar da, Pil-pileanean. Tertangako etxeak eskaintzen dituen aukerei helduta, gehienez 25 gazte joateko aukera dagoela jakinarazi dute arduradunek.
Informazio gehiago: Pil-pilean (943 751304) edo euskara@pilpilean.com helbidean.