(BIDEOA)
Harrotasunez, aske bizi

Ubane Madera Zangitu eka 25 Soraluze

Zapatuan, Zubi Nagusiko zebrabidea ostadarraren koloreez margotu zuten, datorren Ekainaren 28ari, LGTBI+ Harrotasunaren Egunari keinua eginez. Udal ordezkariak, alkatea tarteko, zein hainbat herritar elkartu ziren ekimenerako; gainera, justu, ateri iraun zuen margotzea egin bitartean. LGTBI+ Harrotasunaren bueltan, hurrengo hitzordua barikuan bertan da, ekainaren 28an, Plaza Berrian19:00etan elkarretaratzea izango da egun hori aldarrikatzeko.