Soraren lehen taldeak zapatu arratsaldean Ezozin jokatuko du Ligako partidua. 16:30ean, sailkapenean 6. doan Usurbilen kontra jokatuko du. Infantilek ere etxean jokatuko dute, zapatuan, 11:30ean, Zumaiakoren kontra. Gainerako taldeek domekan dituzte norgehiagokak, Jubenilek Ezoziko futbol zelaian, 16:30ean.
Lasterketa azaroaren 1ean, 16:30ean hasiko da. Handbikelariak izango dira abiatzen lehenak. Haien ondoren, 16:45ean abiatuko dira patinatzaileak eta 17:00etan korrikalariak. Iaz moduan, aurten ere 10 kilometro borobil izango ditu lasterketak korrikalariendako.