Asteburu honetan, Sora Futbol Taldeko bi ekipok jokatuko dituzte partidak Ezoziko futbol zelaian, zapatuan, biek ere: Gorengo mailako kadeteek, 11:30ean, Zumaiakoren kontra; eta, jubenilek 16:30ean Pasaiaren kontra. Gainerakoek kanpoan dituzte norgehiagokak, tartean, Erregionalek, domekan, 16:30ean, Zestoan.
Marina Abaituaren eskutik, helduentzako antzerki tailerra egingo da otsaileko zapatutan. Informazioa eta izen-ematea Informazio gehiago behar izanez gero, edo izena eman nahi izanez gero, deitu edo idatzi ondorengo telefono zenbakira: 687344243 Izen-emate kuota: 20€