Korrika pasatuko da Soraluzen. Ibibidea: Maltzagatik ailegatuko da eta poligonotik barrena sartuko da herrian. Gainaldeko saihesbidetik joan eta Olako zubia igarota, Atxurin eta Errabalen zehar, Zubi Nagusitik barrena sartuko da Kalebarrenera eta handik Gabolatsetik eta Ezozibidetik joango da berriz poligonora, Maltzaga alderantz joateko.
18:30ean Zubi nagusitik. Eneko Beretxinaga, Josune Aramendi, Eneritz Artetxe eta Markel Eizagirre.
Otsailaren 9ko Euskal Aratosteetako ospakizunetako argazki-erakusketa Lorea De Castro, Maite Garmendia, Juan Fernandez eta Fernan Oregiren argazkiekin.
Martxe Arana eta Sara Beiztegi artisten lanak ikusgai, martxoaren 26ra arte, Oreka Art galerian. Ordutegia Astelehenetik barixakura 19:00 - 20:00