Juan Manuel Arruabarrena margolari soraluzetarraren "Simbiosis" erakusketa Oreka Art galerian izango da irailaren 8tik urriaren 4ra, 19:00etatik 20:00etara, astegunetan.
Juan Fernándezen argazkietatik abiatuta Mai Sanzek egindako margolanak ikusi ahal izango dira irailaren 15etik 30era kulturguneko erakusketa gelan.
Barikuan, irailaren 22an, odol ateratzeak egingo dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkarteko areto nagusian, 16:30etik 20:10era. Odola ematera joateko, bezperan, irailaren 21ean, hartu behar da txanda, 08:30etik 13:30era bitartean, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.