1959an jaiotekoen bazkaria deitu dute. Urriaren 15ean izango da. Izena urriaren 1a baino lehen egin behar da, Pub Intxixu tabernan.
Eguenean, 19:00etan zabalduko dute Street Photo erakusketa, argazkien egile Adiel Zabala bertan dela. 35 argazki erakutsiko ditu zestoarrak, kalean ateratakoak, zuri-beltzean. Urriaren 29ra arte izango da erakusketa ikusgai.