Ostirala, urriak 7



20:00

Antzerkia

Soraluze

“Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? Izan gaitezke gu? Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..” Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.  Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?  Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak? KAMIKAZ Kolektiboaren eta TTAK Teatroaren arteko elkarlanetik sortutako hirugarren proiektua da hau. KAMIKAZ Kolektiboa Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak sortu zuten 2014an, eta Ttak Teatroa Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek 2008an. Bi konpainiek antzerkia ikusteko eta bizitzeko modua partekatzen dute, bai eta genero-ikuspegia sortu eta txertatu beharra ere. Agur eta dolore, Matriuska eta orain Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi dira elkarrekin sortu dituzten obrak. AKTOREAK/ZUZENDARITZA/TESTUA: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga. ZUZENDARI BIDELAGUNA: Espe Lopez.

Antzerkia

“Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? Izan gaitezke gu? Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. 

Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? 

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

KAMIKAZ Kolektiboaren eta TTAK Teatroaren arteko elkarlanetik sortutako hirugarren proiektua da hau. KAMIKAZ Kolektiboa Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak sortu zuten 2014an, eta Ttak Teatroa Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek 2008an. Bi konpainiek antzerkia ikusteko eta bizitzeko modua partekatzen dute, bai eta genero-ikuspegia sortu eta txertatu beharra ere. Agur eta dolore, Matriuska eta orain Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi dira elkarrekin sortu dituzten obrak.

AKTOREAK/ZUZENDARITZA/TESTUA: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.

ZUZENDARI BIDELAGUNA: Espe Lopez.

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»