Gure Eskuk antolatuta, Pirinioetako Bidea ekimenaren barruan, plazentziatarrak Nafarroako Etxalar herriko Kokori mendia argiztatuko dute.
Pirinioetako Bidea ekimenaren barruan, Etxalarko Kokori mendira joaterik izan ez duten herritarrek Zubi Nagusia argiztatuko dute. Ekimena Gure Eskuk antolatu du erabakitzeko eskubidearen alde.
Ekimenean izena emateko epea zabalik dago izenaeman.gureesku.eus helbidean eta bariku arratsaldero 19:00etatik 21:00etara kalean ipiniko duten mahaian (5 euro federatuentzat eta 10 euro ez federatuentzat). Gainera, Soraluzeko Gure Eskuk autobusa antolatu du joan-etorria egiteko; arratsaldeko 18:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik eta 02:00etarako bueltatuko da Soraluzera.
Usoa Zumeta Usurbildarrak hainbat euskal artistaren lanak oinarri hartuta egindako obra grafikoa ikus daiteke hilaren uztailaren 29ra arte Oreka Art galerian.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |