Rafael Peñalver margolari madrildarraren "Diskurtsoari gorazarre" erakusketa ikusi ahal izango da hilaren 3tik 29ra kulturguneko erakusketa-gelan eta Gabolats kaleko Oreka Art galerian.
Ekimenean izena emateko epea zabalik dago izenaeman.gureesku.eus helbidean eta bariku arratsaldero 19:00etatik 21:00etara kalean ipiniko duten mahaian (5 euro federatuentzat eta 10 euro ez federatuentzat). Gainera, Soraluzeko Gure Eskuk autobusa antolatu du joan-etorria egiteko; arratsaldeko 18:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik eta 02:00etarako bueltatuko da Soraluzera.