Dolmenen Ibilbidea balioan jartzeko ekimenen baitan, "Elosua-Plazentzia" liburua aurkeztuko du Aranzadi Zientzia Elkarteak Karakaten. Aurkezpenaren ondoren, haurrentzako tailerrak eta salda eta txorizoa egongo dira.
Soraluze, Eibar eta Ermuko dantza-eskolek sebillana erakustaldia eskainiko dute, Herri Antzokian, 13:00etan. Sarrera 3 euro, Iratxon.
Ekimenean izena emateko epea zabalik dago izenaeman.gureesku.eus helbidean eta bariku arratsaldero 19:00etatik 21:00etara kalean ipiniko duten mahaian (5 euro federatuentzat eta 10 euro ez federatuentzat). Gainera, Soraluzeko Gure Eskuk autobusa antolatu du joan-etorria egiteko; arratsaldeko 18:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik eta 02:00etarako bueltatuko da Soraluzera.