Bi hilean behingo odol ateratzeak egingo dira, Soraluzeko odol emaileen elkarteak antolatuta.
Azaroaren 26an ‘Poliedro Vol. I’ lana aurkeztuko du Eñaut Zubizarreta ‘Trigger’ek Soraluzeko Arrano tabernan, munduan zehar txeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu eta Euskal Herrira ekartzen dituen lana. Trigger Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz Gatzaga), txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren, orain dela urte batzuk TRIGGER bezala txeloa rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen. Munduan zehar dauden txelisten eskutik berriro ere klaseak hartzen hasi, eta teknika ezberdin pila bat eskura zeudela ohartu zen. Jakintza horrek guztiak obra propioan aplikatzen hasi, eta horrela sortu zen proiektuaren oinarrietako bat: praktika. Emaitza 19 abestiz osatutako disko bat da, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum bassa besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin. Paraleloan, Euskal Herrian dagoen hutsune pedagogiko bat bete nahian, formakuntza ardatz hartuta, erabaki zuen obra guztien partiturak eta hauek interpretatu ahal izateko jarraibide metodologiko bat argitaratzea liburu formatuan, bidean ikasitakoak komunitatearekin elkarbanatzea oinarrizko premisa dela-eta.
Blues hotsak zikloaren barruan antolatutako emanaldia. Blues Hotsak zikloaren edizio berria azaroaren 19tik 28ra ospatuko da.
Afizionatu mailako pilotari onenak Arane kiroldegiko frontoian izango dira. Soraluzeko Pilota Elkarteak antolatzen duen El Diario Vasco - Abanca pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte.
Blues Hotsak jaialdiaren ekitaldien barruan, Alex Rodriguez Cruz argazkilariaren lanak ikusi ahal izango dira, "Bluesaren zuzeneko mundua" izenburupean, hilaren 19tik 27ra, kulturguneko erakusketa-gelan.