Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientzia modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Aurtengo Euskal Aratosteetan egindako argazkiak ikusi ahal izango dira, apirilaren 8tik aurrera, webgune honetan.
Nerea Mendizabalen hitzaldia, Hernaniko Haur eta Gazteria Sailak antolatutakoa.
Donostiako Orfeoiak "Halleluja" kanta ezaguna grabatu du konfinamendu egun hauek eramangarriagoak egiteko abiatu duen "#EtxeanGeratu" ekimenaren barruan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Agur jaunak eta andreak" klasikoaren bertsio berria grabatu dute, "#EuskadikoOrkestraEtxean" ekimenaren barruan.
Duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak goraino bete zituen antzezlana da "Ama begira zazu". Jose Ramón Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elene Irureta ziren aktoreak eta Eneko Olasagasti zuzendaria.
"Debako Kontalariak" taldeak ipuinak partekatu nahi ditu Soraluzeko herritarrekin. Batzuetan entzuteko, besteetan ikusteko, egunero bi ipuntxo zabalduko ditu azpian klikatu daitekeen loturaren bitartez. Goizeko ipuinak ("Goizero ipuintxo bat") haurrentzako dira; iluntzekoak ("Gauerako istorioak"), aldiz, gazte eta helduentzat.