Nekaezinak

Ubane Madera 2019ko ots. 12a, 15:24
Pentsioen alde atzo egindako elkarretaratzea.

Euripean egin zuten atzo, astelehena, pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzea. Ohi moduan, bereziki erretiratuak eta pentsiodunak elkartu ziren aldarrikapen ekimenean. Datorren astelehenerako egin dute hurrengo hitzordua, 12:00etan, Plaza Berrian.