Lapurretan egin dute Ezozibidean aparkatuta zeuden bi autotan

E. Unamuno 2017ko urt. 13a, 13:17

Lapurrek Ezozibidean aparkatuta zeuden bi autotako kristalak hautsi eta barruan zeuden materialak eraman dituzte.   

Udaltzaingoak jakinarazi digunez, auto-jabeak atzo goizean konturatu ziren lapurretan egin zietela; autoetako batek hautsita zuen atzealdeko kristrala eta beste batek albo batekoa. Auto-jabeetako batek salaketa jarri du udaltzaingoan.

Udaltzaingoaren gogorarazi du, komenigarria dela halako gertaerak salatzea, udaltzaingoan edo Ertzantzan, behar diren azterketak egin daitezen. Urtero, bataz beste, autoetan egindako hamar bat lapurreta salatzen direla adierazi dute.