Erromatarren kasko bat aurkitu dute Karakaten (Iñuxentekeria)

E. Unamuno 2016ko abe. 28a, 17:07

Aransadiko indusketen arduradunak jakinarazi duenez, kasko erromatar bat aurkitu dute Karakaten. Gudalosteak bertan egin zuen ospakizunen batean soldaduren batek galdutakoa izan daitekeela uste dute.

Aransadiko ordezkariaren esanetan, "aurkikuntzak sekulako garrantzia du; Euskal Herrian halakorik aurkitzen den lehen aldia delako". 

Bihar eguerdian, 12:30ean, Karakaten bertan, prentsaurrekoa eskainiko dutela iragarri dute. Prentsaurrekoaren ostean, salda eta txorixoa banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean.