Gaztezulo bideo lehiaketako saria Plaentxiara

E. Unamuno 2016ko abe. 17a, 09:13
Uzin eta Azkarate Gaztezulo bideo lehiaketako sari banaketan

Ekaitz Uzin eta Gaizka Azkaratek Gaztezulo bideo lehiaketako lehen saria jaso zuten atzo Donostiako Tabakaleran, KutxaKultur aretoan, ospatu zen sari banaketa ekitaldian. Bi plaentxiarrok elkarrekin egin duten lehen ikus-entzunezkoa izan da lehen saria lortu duen "Arrainopola".

Atzo banatu ziren Gaztezulo aldizkariak antolatzen duen bideo lehiaketaren sariak. Aurtengoa zazpigarren edizioa du lehiaketak eta antolatzaileek esan duteganatik, urtetik urtera maila altuagoa dago gazteen artean. Hiru sari banatu ziren guztira atzoko ekitaldian; ikuslearen saria (gaztezulo materialez osaturiko sorta), bigarren saria (300 euro) eta lehen saria (1200 euro).

Arranopola, lehen saria Plaentxiara

Ekaitz Uzin eta Gaizka Azkarate plaentxiarrek irabazi dute aurtengo Gaztezulo bideo lehiketa "Arrainopola" laburrarekin. Epaimahaikideek, Koldo Almandoroz, Maialen Goñi eta Aitor Abaroa, lehiaketaren oinarrietara egokitzea, planoen txukuntasuna, lortutako fintasuna, originaltasuna eta prozesu guztia bion artean ( aktore lanak, grabaketa, edizioa eta musika) egiteak duen lana baloratu dituzte besteak beste saria ematerako orduan. Bigarren saria "Gordin" laburrak irabazi du eta ikuslearen saria "Maitasunaren indarra" ikus-entzunezkoak.

Ekaitz Uzin eta Gaizka Azkarate lehengusuek ikus-entzunezko batean batera jardun duten lehen aldia izan da hau. Esan digutenaren arabera, oso pozik daude jasotako sariagatik eta horrelako errokonozimenduek arlo honetan lanean jarraitzeko motibatzen dituztela adierazi digute.

Informazio gehiago Gaztezulo.eus webgunean

 

 

Erlazionatuak