Euskal Herriko Mintza Eguna antolatu dute zapaturako Elgoibarren (Berbalaguna)

plaentxia_com 2013ko mai. 27a, 10:59
 
Elgoibarko Izarra Euskara Elkarteak 50 urte betetzen dituela-eta, Elgoibarren ospatuko da Euskal Herriko Mintza Eguna, ekainaren 1ean. Euskaraz berba egiteko eta euskarari espazio berriak emateko gogoz dagoen edonor animatu eta gonbidatu nahi dute ekimen honen sustatzaileek.

 Euskal Herriko hainbat txokotan Mintzalagun programan parte hartzen duten lagunak egun batez leku bakarrean batzea da Mintza Egunaren helburu nagusia. Izan ere, astero-astero 5.500 lagunek parte hartzen dute mintzalagun egitasmoan. Elgoibarren 28 lagun batzen dira astero-astero euskaraz berriketan egin eta euskarari mingain eta espazio berriak emateko. Soraluzeko Berbalagun egitasmoan parte hartzen diharduten 7 soraluzetar ere joatekoak dira.
 
 Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.com