Infantil Mutilen taldea Kopako finalerako sailkatu da

plaentxia_com 2013ko mai. 21a, 15:22
Finalerdietako joanekoan 4-2 galdu arren, itzuliko partidan 4-2 gailendu zitzaien zestoarrei eta penaltiei esker sailkatu da talde plaentxiarra. Zapatuan jokatuko du Idiazabalen Kopako finala, San Patricio donostiarren kontra. Ikusi Preferenteen azken partiduko argazkiak

 

Finalerdietako itzulikoan joanekoan baina finago aritu ziren soraluzetarrak eta azkenean, 4-2 gailendu zitzaien zestoarrei. Finalerako pasea zein taldek lortuko zuen erabakitzeko penaltiak jaurti zituzten eta hauetan ere soraluzetarrak garaile. Emaitzokin, zapatu honetan (maiatzak 25) Idiazabalen jokatuko den Kopako finalerako sailkatu da talde plaentxiarra. San Patricio donostiarrak izango dituzte aurkari. Norgehiagoka goizeko 11:00etan hasiko da.

Preferenteak ez du Promozioa jokatuko

Aurreko astean borrokatu zuen Preferenteak Promozioa jokatzeko azken aukera baina zoritxarrez, ez zuen Koparako sailkatzerik lortu (Preferenteak 3-2 irabazi zion Getariakori baina karanbolan Ordiziak irabazi egin zuen eta bera sailkatu da Promoziorako). Hala ere, txalotzeko moduko lana egin dute Preferenteko mutilek; sailkapen orokorrean laugarren bukatu dute denboraldia, 52 puntu batuta. Hemen, Luki Hontangas Sorako lehendakariak azken partiduan ateratako argazkiak:

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage}