Euskal Aratosteetan jasotako irudi koloretsuak ikusgai daude kiroldegian

plaentxia_com 2013ko mai. 7a, 21:42
Ikastetxeko neska-mutikoei Euskal Aratosteetan ateratako irudiekin osatutako bilduma koloretsua jarri du ikusgai Kontrargik. Irudiak, maiatzaren 18a bitartean bisitatu daitezke, astegunetan 19:00etatik 20:30era eta 12:00etatik 13:30era zapatuetan. 

 

Mayo, De Cos eta Ruizen bildumak
Ikastetxeko neska-mutikoei Euskal Aratosteetan ateratako hogeita hamar argazkiz osaturiko erakusketa zabaldu du Kontrargi Argazki Kolektiboak. Zehazki, Aitziber Mayo, Carlos de Cos eta Juaquin Ruizen irudiak jarri dituzte ikusgai. Kalejirako giroa, taldeko argazkiak, autorretratuak, dantzaldiak edota txokolatadak lagatako poz aurpegiak ikusteko aukera izango dute kiroldegiko erakustaretotik pasatzen direnak. 

{mosimage}
{mosimage}