Debarroko Pelota Txapelketako partidak gaur Arane kiroldegian

plaentxia_com 2013ko api. 12a, 15:28
Santamaria eta Kortabarria Jubenil mailako bikotea Bergarako Aristi eta Diez bikotearen kontra lehiatuko da eta Andreu eta Aldapek, Unamunzaga eta Bengoetxea eibartarrak izango dituzte aurkari. Partidak gabeko 22:00etan hasiko dira. Irudian: Ezkerrean, Santamaria-Kortabarria bikotea

Deba Arroko Pelota Txapelketaren partida erdiak jokatuta, Soraluzeko taldeak sailkapeneko goikaldean daude. Jubenilak bigarren daude kokatuta bergararren atzetik. Horregatik da garrantzitsua gaurko norgehiagoka, taldeko lehenengoen kontra lehiatuko baitira Arane kiroldegian, gabeko 22:00etatik aurrera. Deba Arroko Txapelketako finala lau partidara dute Jubenilek.

Andreu eta Aldape Deba Arroko ligaxkako lehen lau norgehiagoketan garaile suertatu dira eta  Nagusien mailan, lehenak dira sailkapenean. Finalerdietarako pasea gertu badute ere, oraindik hiru partida dituzte aurretik. Gaur, Unamunzaga eta Bengoetxea eibartarren kontra neurtuko dituzte indarrak.

 

Gaur, 22:00etan Arane kiroldegian

Santamaria – Kortabarria

Aristi – Diez (Bergara)

Andreu – Aldape

Unamunzaga - Bengoetxea (Eibar)