Preferenteak 0-2 garaitu du Idiazabal eta sailkapeneko bosgarrena da orain

plaentxia_com 2013ko mar. 26a, 14:26
Azken jardunaldian Preferenteak Idiazabali 0-2 irabazi eta gero, sailkapenean bosgarren postuan kokatu da, 39 punturekin. Buruan Antzuolak jarraitzen du, 48 punturekin. Jubenilek ere garaipena lortu dute, eta Erregionalak eta Infantilek galdu. Irudia: jokalariak Korrikako pankartarekin. 

 

ERREGIONAL PREFRENTEAK Lazkaoren zelaian jokatu du asteburuan eta hiru puntuak eskuratu ditu (0-2). Garaipen honi esker 39 puntu dituzte eta bosgarrenak dira zerrendan. Antzuolak lider jarraitzen du 48rekin, atzetik Ordizia 46 punturekin eta Getariako hirugarren 45ekin. Mutriku dago Soraren aurretik laugarren zerrendan, 41 puntu batuta. Ohorezko Mailara iristeko datozen bost partiduetan fin jokatu beharko du Preferenteak. Aste Santuko oporren ostetik, apirilaren 14an, Idiazabal hartuko du Ezozin.

ERREGIONALAK Zestoan jokatu dute eta 3-0 garaituak izan dira. 12 punturekin bosgarrenak dira Kopako txapelketan eta hiru partidu dituzte aurretik, Zumaiakoren aurka bata, Eibartarrak-en zelaian bestea eta azkena, Ikasberriren aurka. Eibartarrak da, hain zuzen, taldeko burua 18 punturekin. Apirilaren 14an ekingo diote berriz txapelketa jokatzeari.

 {mosimage}JUBENILAK kanpoan jokatu du Zestoaren aurka eta garaipenarekin itzuli dira, 0-1. Kopako txapelketan lau partidu dituzte aurretik; apirilaren 14an Ikasberri hartuko dute Ezozin. Azpeitiarrak Sora baino postu bat beherago daude, 10 punturekin taldeko seigarrenak dira. Aloña Mendi dago lidertzan 18 puntu batuta. Sora bosgarren dago zerrendan, 11 puntu batuta.

MUTILEN KADETE TALDEAK berdinketa lortu zuen Mutrikuren zelaian 1-1. Sailkapenean Zestoa eta Mutrikuren atzetik hirugarrenak dira, 13 puntu batuta. Aste Santuko oporren bueltan lau partidu izango dituzte aurretik, lehena Ikasberri azpeitiarren aurka Ezozin.

{mosimage}NESKEN KADETE TALDEAK denboraldiko lehen puntua eskuratu du azken jardunaldian Arizmendiri bana berdinduta. Azkenak dira euren taldeko sailkapenean; sei partidu galdu dituzte eta bakarra berdindu. Allerruren zelaian izango dute hurrengo zita, apirilaren 21ean.

 INFANTIL MUTILEN TALDEAK Oriokoren zelaian jokatu zuen eta 3-4 galduta, esku hutsik itzuli ziren etxera. Taldeko bosgarrenak dira, 27 punturekin. Antzuola dago lidertzan, 47 puntu batuta.

NESKEN INFANTIL TALDEAK 1-2 galdu zuen etxean, taldeko liderra den Amaika Bat-en aurka. Sailkapeneko laugarren postuan, bost punturekin jarraitzen dute. Amaika Bat dago lidertzan 13 puntu batuta. Kopako txapelketan bost neurketa dituzte aurretik; Mutrikuren zelaian izango dute hurrengoa apirilaren 14an.

 

Pelota Klubeko Jubenilak fin Arane kiroldegian

{mosimage}Gorka Santamariak eta Ibai Kortabarriak osatutako Jubenil mailako bikoteak 22-19 irabazi zion Urretsuko bikoteari. Soraluze Pelota Klubrko jokalariek deskantsua izango dute datozen bi asteburuetan.