Bergarako abesbatzak kantaldia eskainiko du zapatuan Zinean

plaentxia_com 2013ko mar. 13a, 17:30
Bergarako Aritzeta abesbatzak hamalau abestiz osatutako kontzertua eskainiko du zapatuan, 20:00etan Zinean. Sarrera doakoa izango da.

 

 

 

 

 

 

Bergarako Aritzeta abesbatza 1979. urtean sortu zen. Gaur egun 22 lagunek osatzen dute Imanol Urzelaik zuzentzen duen abesbatza. Euskal Herrian ez ezik, Espainian eta Europan ere aritu dira; Madriden, Bartzelonan, Sevillan, Kordoban, Valentzian, Badajozen, Murtzian, Almerian, Kantabrian, Italian, Frantzian, Belgikan, Holandan eta Alemanian esaterako.

Soraluzen hamalau abestiz osatutako kantaldia eskainiko dute zapatuan. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da Zinean. Sarrera doakoa izango da.

 

Hemen  kantu zerrenda:

Tollite hostias                         Camille Saint-Saëns

Esti dal                                   Zoltán Kodály

Beati quorum via                    C.V. Stanford

Gabriel´s Oboe                       (Ennio Morricone)-arr.: Paulo Rowlands

Cantiga de Noiteboa              Julio Dominguez

You Are the new day            John David

Eres tú                                    (J.C. Calderón)- arr.: E.Nepomuceno

Carnavalito quebradeño         Virtu Maragno

Habanera Salada                    R.Lafuente Aguado

Chori Erresiñoula                   Javier Bello-Portu

Izarapean                                J. Busto

Kaiku                                     A.Lesbordes

Neskatx'ederra                       X.Sarasola

Segalariak                               Josu Elberdin