Eguazteneko udalbatzarrean bozkatuko dira aurtengo aurrekontuak

plaentxia_com 2013ko ots. 4a, 09:34
Eguaztenean arratsaldeko 19:00etan egingo den udalbatzarrean bozkatuko dira aurtengo aurrekontuak. Bilduren udal gobernuak 3.776.211 euroko aurrekontua proposatuko du, iaz baino 76.000 euro handiagoa. Urtarrilean herritarrei egindako aurkezpenean, oposizioak aurka bozkatuko duela jakinarazi ziola adierazi zuen Bilduk. Ikusteko dago zer gertatuko den. Irudia: Udalbatzarra.