Debabarreneko metalgintzan hitzarmena lortzeko mobilizazioak iragarri ditu LABk

plaentxia_com 2013ko urt. 30a, 20:19
Aste honetan hasi eta otsailaren 27ra bitartean, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena aldarrikatzeko mobilizazioak burutuko dituela aurreratu du LAB sindikatuak. Debabarrenean kotxe karabanak, elkarretaratzeak eta sinadura bilketak egingo dituzte.
 
 
MOBILIZAZIOAK:

Urtarrilaren 28tik otsailaren 1era: Eskualdeko poligono guztiak eta zubi guztiak pankartaz betetzeko kanpaina.

Otsailaren 7an, 08:30ean: Kotxe karabana Itziargo Correa Anayak enpresatik hasita.

Otsailaren 8an, goizez: Elkarretaratzea Bilboko CONFEBASKen egoitzaren aurrean.

Otsailaren 18an, 11:00etan: Elkarretaratzea Mail lantokiaren aurrean.

Otsailaren 27an, 12:00etan: Elkarretaratzea, Jazz Zubiaurre lantokiaren aurrean.

Ekimenotaz gain, sektoreko enpresetan hitzarmenaren aldeko sinadura bilketa burutuko duela aurreratu du LABk.