Erregetxeko TAO martxan dago gaurtik

plaentxia_com 2013ko urt. 21a, 12:35

Gehienezko denbora muga 90 minutukoa da. Astegunetan goizeko 9:00etatik arratsaldeko 21:00etara ezarriko da eta zapatuetan goizeko 9:30etatik arratsaldeko 13:30era. Domeketan libre izango da aparkatzea. Irudia: Erregetxea gaur.

{mosimage} 

Udalak herriaren “erdialderako irisgarritasuna hobetzeko” asmoarekin ezarri du sistema, Bizikale merkatarien proposamenari erantzunez. Txandakako aparkalekuen sistemarekin herriaren erdialdera autoarekin etorri behar duten herritarrei erosketak eta bestelako zereginak egiteko erraztasunak ematea da helburua. Sistema doanekoa da eta udaltzainek zainduko dute beronen erabilera.