Berrehun soraluzetar inguru presoen eskubideen aldeko manifestaziora

plaentxia_com 2013ko urt. 14a, 11:41
Soraluzeko Herrirak lau autobus bete zituen zapatuan preso eta iheslarien eskubideen alde Bilbon egin zen manifestaziora joateko. Horrekin batera, urtarrilan 25ean hasita urtean  zehar hilabeteko azken barixakuan Plaza Zaharrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia ere egin zuten. Irudia: Bilbora joan aurretik ateratako argazkia.