Gaztetxekoek bideoa egin dute hamabostaldi kulturaleko irudiekin

plaentxia_com 2013ko urt. 11a, 18:26
Antolatutako ekimenetako irudiak bideo labur eta dibertigarri batean jaso dituzte.Horrekin batera, datorren asteburuan Goñin egingo duten topaketara deitzeko kartela ere atera dute. Bideoa: Hamabostaldiko irudiak.

Hamabostaldia bideoan from PlaentxiaTB on Vimeo.

Bai parte hartzeari dagokionez, baina antolakuntzari dagokionez ere, Hamabostaldi Kulturalean egindako lanarekin pozik daude asanbladako kideak. “Gabonen hipokresiari beste zentzu bat emateko asmoz” egitarau zabal eta denetarikoa plazaratu zuten eta zailtasunak zailtasun, ekintza guztiak eraman dituzte aurrera: dokumental emanaldiak, ipuin kontaketa saioa, tailerrak, eztabaidak, hip-hop dantza ikastaroa, bertso merienda, argazki erakusketa… . “Herritarrekin herritarrentzat” antolatutako ekimenak izan direla eta “sortzeko, egiteko eta kontsumitzeko beste eredu bat” posible dela egi bihurtu dutela azpimarratu dute arduradunek. Aurten, "norbanakoen eta kolektiboen arteko elkarlana sakontzea" ere izan dute helburu, eta saiakera horren emaitza izan da Kukumixokoekin batera gazteenentzat antolatutako txapa eta eskalada tailerra.

 

Etorkizuna marrazten

{mosimage} 

Gaztetxeko kideak azken urtebetean eraberritze prozesu batean sartuta daude eta ilusio aldi berri bat zabaltzea eta parte hartzea handitzea dira markatu dituzten helburuetako batzuk. Aipatu asmoetan Hamabostaldi Kulturala mugarria izan bada ere, urtarrilaren 18an, 19an eta 20an Goñin burutuko duten topaketara gonbidatu nahi dituzte herriko gazteak. Asmoa da dagoeneko parte hartzen duten eta parte hartzeko gogoz dauden herriko gazteak batzea, elkarrekin gaztetxeak egin beharreko bidea marrazteko. Interesatuek, gaztetxean bertan galdetu edo soraluzekogaztetxia@hotmail.es helbidera idatzi dezakete.

 
Hamabostaldia iruditan!
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaztetxeko kideen balorazizioa

Amaitu dugu Soraluzeko Gazteriak, Gaztetxian herritarrekin herritarrentzat antolaturiko hamabostaldi kulturala. Aurten ere, azken 18 urteetan bezela, gabon faltsuek ekartzen diguten zoriontasun, laguntasun, maitasun hipokrita horri beste zentzu bat eman diegu. Guztion parte hartzearekin, norbanakotik kolektibora balore eta ezagutza ezberdinak, elkar landuz eta ikasiz. Sortzeko, egiteko eta kontsumitzeko beste eredu bat posible dela egi bihurtu dugu. Aipatzekoak dira, pilates metodoaren sarrera, autodefentsa, hip-hop, burutik gorputzerako ikastaroak, argazki erakusketa eta umeentzako ipuin kontalaria, eskalada eta herri jolasak herriko gazteen eskutik eskainiak izan direla. Horretaz gain azken 30 urtetako gazte borrokaren inguruko “Tximeletak” dokumentala ikusi genuen. Bertan, belaunaldi ezberdinetako gazteak elkartu ginen herriko gazte antolakundearen inguruan esperientziak elkar trukatzeko. “La luna en ti” dokumentalarekin berriz, emakumearen hilerokoaren inguruan informatzeko aukera ere izan genuen eta horretaz gain 25teko eta 1teko ajeak pasatzeko 2 film izan ziren ikusgai.

Azken ostiralean Tripa festetan eskeintzen den afari beganoa dastatzeko aukera ere izan genuen eta baita 3 urte hauetan indar handia hartzen ari den bertso afari merienda arrakastatsua ere, Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsolariekin saio ederra gozatuz. Guzti honetaz gain, Eibarren ospatu zen Tatto Circusarekin lotuta, musika jartzaileak izan ziren gaztetxean giro aparta sortuz. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu hamabostaldia posible egin duzuen eta bertan parte hartu duzuen guztioi. Bereziki, ekintza ezberdinak aurrera atera dituzuen gazte guztiei.  Horrelako ekimenak egiten jarraitzeko eta Gaztetxeak martxan jarrai dezan, urtarrilaren 18-19 eta 20an topaketak izango ditugu Goñin. Animatu eta parte hartu!

Soraluzeko Gazteria