Arratsaldean lehertuko da jaia Txurruken auzoan

plaentxia_com 2012ko ira. 14a, 16:36
Gaur hasi eta domekara bitartean luzatuko dituzte Mesedeetako Amaren ospakizunak Txurruken auzoan. Arratsaldeko 17:30ean jaurtiko dute jaietako suziria trikiti doinuen erritmora. Janari lehiaketak, haurrentzat jolasak, herri bazkaria, karta txapelketak… izango dira besteak beste, bertaratzen direnen gozagarri. Hemen egitaraua:


 

IRAILAK 14, BARIXAKUA:

17:30ean jaietako SUZIRIA, trikitilariek girotuta.

18:00etan umeentzako JOLASAK.

19:00etan TXISTORRA jana.

22:30ean MUS txapelketa. Izen ematea 10 euro bikoteko.

 

IRAILAK 15, ZAPATUA:

12:30ean BURUHANDIAK eta TRIKITILARIAK.

13:30ean TOKA eta IGEL TXAPELKETA. Paella prestaketa.

14:30ean HERRI BAZKARIA. Izen ematea irailaren 10a baino lehen.

16:30ean TUTE txapelketa.

17:00etan umeentzako JOLASAK.

19:00etan GORRITI eta bere ABEREEN ikuskizuna.

22:30ean DJ Sergio eta DJ Apa.

Atsedenean ITXAFLERO jaurtiketa.

 

IRAILAK 16, DOMEKA:

12:00etan TXISTORRA jana eta PATATA TORTILA lehiaketa.

12:30ean HERRI JOLASAK.

13:00etan Patata tortila lehiaketako SARI BANAKETA.

Jarraian, TOKA BEREZI jaurtiketa. Izen ematea: euro 1.

15:00etan jaien AMAIERA.